
Mosaiko eta argazki
ALINE ROUBYAutodidakta, mosaikorako zaletasuna Marokora egin bidaia baten ondorioz sortu zitzaion. Zehazkiago erranez, “Picassiette” zaletasun bat da, jadanik ongi bizitu den baxerari bizitza berria emateko eta berriz eder egiteko, bere erara «erromantiko» den apaindura estiloan. Mosaiko gauza horiek sortzeko erabiltzen dituen kolore bizi edo eztiagoek erakusketa honen aitzinean egin dituen erakusketetara joan diren bisitariak xarmatu dituzte. KHAIR-EDDIN AISSAArgazkia argazkilariaren miraila da. Haren arimaren miraila, araztasun hutsa baita, eta haren egoarena, inguruko geografiak, gizarteak eta kulturak moldatua. Osamoldeari, argiari eta kontrasteei bereziki so eginik, denbora liparrak harrapatzen ditu, zuri-beltzean itzultzen digun lekuko baten gisara. Karrikako argazki sorta honen bitartez, Pariseko 10. eta 18. arrondizamenduen arteko ibilaldi batera gonbidatzen gaitu. Gentrifikaturiko auzo baten eta auzo herritar baten arteko bidaia. Horren hurbil, hain urrun… |
2019.06.12 – 2019.06.29
Estreinaldia : 14.06.2019.06.14
© Khar-Eddin Aissa