
23. Edizioa
| Begiradak elkartea
Aurten, artisten parte hartzea bereziki ikusgarria da, 230 artista baititugu; horrenbestean, 12 CM talde erakusketa handienetako bat bilakatu da. 230 artista, hainbat herrialdetakoak, hala nola Turkia, Belgika, Norvegia, Eskozia, Taiwan, Uruguai, Portugal, Frantzia, Euskal Herria, Argentina, Nafarroa… ukanen ditugu, beren lanen bitartez, Mendi Zolan kulturagunean. Orotara, 460 obratxo ukanen dituzue hainbat izari, kalitate, estilo eta teknikatakoak; guztiek dute, halere, zerbait elkarrekin: ez dira 12 zentimetro baino handiagoak. Erakusketak aurten duen 23. aldi honetan, bihotzak pilpilka jartzen ditu, atsegina dakarkigu eta zoratzen gaitu ere hala aniztasunagatik nola arte joritasunarengatik, eta ez du inor hotz utziko. |
20.02.2019 – 09.03.2019
estreinaldia : 2019.02.22 – 19:00
© Angela Mejias